Euskonews Gaztea
Gaiak: Kutsadurak kezkatuta
Gasteizko OLABIDE Ikastolako ikaslea
Gaur egun,gure gizartean gero eta kutsadura gehiago dago eta hau asko kezkatzen du hiritarrak. Hainbat kutsadura mota daude baina nabariena, ingurugiroaren kutsadura da. Gizakiok sortzen dugu, beraz, gu gara kutsadura egotearen errudunak. Gainera, arazo honen kaltetuak ere bagara, hain zuzen ere, hori arnasten dugulako eta horrekin bizi garelako. Argazkia: CC BY – Alexandre Normand
Kutsadura sortzen duen kausa nagusi bat, hirietako kutsadura da. Alde batetik, fabrikek sortzen duten poluzioarengatik, hau da, botatzen dituzten gasak, likidoak, paperak, etab. Hau guztia, askotan ibaietara doa eta honek, natura izorratzen du. Bestetik, hirietan gero eta auzo gehiago daude eta ondorioz kutsadura handiagoa eta nabariagoa da. Baita familia askok ez dutela kotxe bakar bat. Honek dakartzan arazoetako bat, kotxeek gasak botatzen dituztela eta hauek atmosferara doazela da. Ez hori bakarrik, etorkizunera begira, Lurra asko alda daiteke eta baliteke hainbat animali eta landare desagertzea.
Bestalde, kutsaduraren beste kausa bat, tontakerietan gastatzen dugun energia da. Gaur egun, funtsezkoa da elektrizitatea baina bakarrik beharrezkoa denean erabili beharko genuke. Esate baterako, orain dela urte asko gure arbasoak elektrizitate gabe bizi ziren,eta bizitza erraza ez izan arren aurrera jarraitu zuten. Beraz, ez dugu energia denetarako behar. Horren arabera, kutsadura murriztuko litzakete nabarmen.
Kutsaduraren arazoari aurre egiteko edota irtenbide bat jartzeko, hainbat modu daude. Esate baterako, hirietan garraio publiko gehiago jarriko balira, auto partikular gutxiago egongo lirateke, eta ondorioz kutsadura murriztuko litzateke. Bestalde, kutsadura asko sortzen duten enpresa edo fabrikei isun altuak jartzea izan liteke irtenbide egoki bat, horrela natura eta ibaiak ez lirateke hainbeste kutsatuko. Beste bide bat,eskoletan umeak txiki txikitatik heztea da. Batez ere, umeek ikusten dutena egiten dutelako eta nagusiak zein gurasoak birziklatzen eta natura zaintzen ikusten badituzte beraiek ere egingo dute. Azkenik,esan beharra dago dendetan plastikozko poltsa asko gastatzen ditugula eta asko kostatzen dela berriro ere birziklatzeko. Beraz, irtenbide ona izango litzateke poltsen erabilera murriztea.
Azkenik, kutsadura guk sortzen dugun gauza bat da eta gure bizitzari ez dio mesederik egiten.Beraz, arazo honi konponbide bat jartzeko hoberena gutxiago kutsatzea da, eta papera, plastikoa eta beira birziklatzea, natura zaintzea eta baita garraiobide publikoak gehiago erabiltzea ere.