566 Zenbakia 2011-02-11 / 2011-02-18

Euskonews Gaztea

Gaiak: Heldutasuna, hitz soila

AGUIRRE MENDIA, Ane

Gasteizko OLABIDE Ikastolako ikaslea



Gaur egungo gazteen portaerak zeharo aldatu egin dira azken urteotan. Gauzak goizago egitea eta heldutasuna izatea dugu helburu.Teknologiaren aurrerapenekin batera gazteok egokitzen joan gara. Lehen egiten ziren gauzak, adinduen ekintzak, goizago egiten ditugu. Baina heldutasunari erreparatuz, zerk baldintzatzen gaitu geure gurasoek baino askoz heldutasun gutxiago dugula esatera?

Alde batetik, arestian esan dudan moduan, gugana heldutako teknologia aprobetxatuz lehen ezinezkoak ziren ekintzak egiteko gai gara. Hala nola, edozeinekin edozein lekutik hitz egiteko gai gara, patrikako telefonoari esker. Baina heldutasuna bilatzeak gauza txarrak ekar ditzake, aurreko tradizio asko galtzea alegia. Gainera heldua izatea eta ematea gauza guztiz desberdinak dira. Lehenengoak, bigarrenak ez bezala, betebehar asko dakartza. Hauen artean gure ekintzen kontrola eraman behar dugula, hori egin ondoren ekar ditzakeen ondorioak ere kontuan hartuz. Gauza asko egiteko heldutasuna eskatu ez ezik adin zehatz bat ere eskatzen da. Adibidez: bozkatzeko, gidatzeko, edari alkoholdunak edateko... Jende askoren ustez batak ez du bestea eragintzen baina gauza zehatz horiek egiteko muga bat jarri behar dugula argi dago.

Heldutasuna soilik hitz bat da. Bizitzaren gorabeherek eraman al zaituztelako goizago edo beranduago edukitzera. Umezurtz gelditutako haur batek heldutasuna askoz lehenago izango du gauza guztiak eginak ematen dioten ume baten aldean. Gauzak egiteko gaitasuna badaukagu, baina ekintza hauek modu egokian erabiltzeko gaitasuna nork ematen digu? Heldutasuna eta betebeharrak hain zuzen ere.

Gaurko egunerokoan oso polemikoa den gai bati erreparatzen badiogu ikusiko dugu argi eta garbi heldutasunaren adibidea eta umekeri edo kontrolik gabeko ekintza baten aldea. Helduagoa izango da 16 urteko neska bat, sexu erlazioak edukitzean bere ekintzen jabe bada antisorgailuak erabiliz eta ondorioak kontuan hartuz jokatuko badu, adin nagusikoa den eta antisorgailurik gabe, hurrengo eguneko pilula buruan izanik, sexu harremanak dituen neska baten aldean baino. Lehenengoak ondorioak kontuan izan ditu eta besteak heldutasun maila eskasa erakutsiko du. Beraz zein da helduagoa kasu horretan? Hasieratik diodan moduan helduagoa izango da ekintzen arabera, eta ez adinaren arabera, jokatzen duen edozein pertsona.

Bestetik arazoak konpontzeko gaitasunak ere, heldutasuna erakusten du. Aurreko adibidea kontuan hartuz (sexu harremanena) bigarren neskatilak izan ditzaken ondorioak (haurdunaldia, esaterako) modu egokian eta zuhurtziaz konponduko balu heldutasuna erakutsiko luke. Gainera, jende gehienak beste pertsona bati arazoei aurre egiteko laguntza eskatzen die eta honek ez du esan nahi heldutasun falta dutenik, dependentzia falta baizik. Baina azken finean bere helburua lortuko du, arazoa konpontzea.

Horren inguruan esandakoa kontuan hartuz, nire ustez, adina eta heldutasuna independenteak dira. Batetik gauza desberdinak egiteko gai bagara ondorioak kontuan izanik, hau da, heldutasuna badugu, zer axola adina! Bestetik mundua aurrera doa eta berarekin gu geu. Zuhurtziaz eta burua erabiliz jokatuz gero zergatik arduratu adin nagusikoak ez bagara? Bizitza oso motza da eta ezin gara txorakerietan ibili arazoak soilik ekartzen dituelako.