566 Zenbakia 2011-02-11 / 2011-02-18

Euskonews Gaztea

Gaiak: Drogen gaixotasuna

UGARTE, Víctor

Gasteizko OLABIDE Ikastolako ikaslea



Historian zehar, gizakiak gaixotasun ugari jasan izan behar ditu, izurrite beltza edo gaur egungo A gripea modukoak izan direnak. Gaixotasun hauek, milioika pertsona hiltzeaz aparte, sufrimendua ekartzen dute, ez bakarrik gaixoei, baita hauen familia eta lagunei ere. Ikuspuntu horretatik, beraz, drogak ere gure bizitzak pixkanaka hiltzen duten gaixotasun arriskutsuak kontsidera daitezke. Droga legalak Argazkia: CC BY – e-MagineArt.com

Substantzia hauek gizakiontzat onak izan ez arren, legalki saltzen diren drogak dira. Munduko Osasunaren Batzarrak esan bezala, droga bat gorputzean sartzen den edozein substantzia da, gure funtzioetako baten zeregina aldatzeko ahalmena duen bitartean.

Legalki saltzen diren hiru droga mota daude: medikamenduak (hauetako askok medikuaren errezetarekin besterik ezin daitezkek erosi), alkohola eta tabakoa. Azkenengo bi hauek talde honetan sartzen dira pertsonengan sortzen duten menpekotasunagatik.

Azken urteotan, tabakoaren aurkako jarrera hartzen ari da gizartea leku itxietan erretzen debekatuz. Hurrengo pausoa ilegala egitea izango litzateke, baina hau egitea ezinezkoa da; tabakoari esker mantentzen da ekonomia zati handi batean eta gobernuak ez daki nondik atera ahalko lukeen bestela tabakoak ematen duen dirutza bera. Legez kanpoko drogak

Talde honetako drogak legeak zigortzen dituenak dira: marihuana, haxixa, heroina... Droga guztiak arriskutsuak izan arren, hauek dira kalte gehien sortzen dituztenak. Kantitate handiak kontsumituz gero, eskizofrenia arazoak suerta daitezke eta menpekotasun handia dute pertsonengan. Honen ondorioz, jendearen bizitza guztiz hondatu daiteke adibidez, hauts zuri baten erruz.

Laburbilduz, drogak gure osasuna eta bizitzak zapuzten dituzten gaixotasunak direla uste dut. Eta denon eskuetan dago gure gizartea bide onetik eramatea.