Euskonews Gaztea
Gaiak: Musikaren gainbehera
Gasteizko OLABIDE Ikastola
Mila musika mota daude eta egon dira munduan, batzuk landuagoak eta beste batzuk sinpleagoak. Musika gure arbasoen artean agertu zenetik asko aldatu da, egia esanda, gizakiak bezala eboluzionatu duela esan dezakegu. Baina, gaur egun sortzen ari diren musika estiloak ez dira eboluzioak ekartzen dituen hobekuntzaren ondorio, mutazioak baizik. Horrez gain, jende gehienak entzuten duen musika ez da musika onena sortzen duenarena, promozionatzeko diru gehiago duenarena baizik. Argazkia: CC BY–johnflan
Gehiengoak pentsatzen duena zuzena dela sinestera ohituta gaude. Gaur egungo musika komertzialaren zale batek, “jende gehienak hau entzuten badu hobea delako izango da.” esango du entzuten duen musika kritikatzen badugu. Egia da hau guztia gustuen gauza dela, baina hain globalizatuta dagoen mundu honetan guztiok nahi dugu berdinak izan, arropa berdina jantziz eta abar. Horregatik, jende gehienak reggaeton, pop eta mota horietako musika entzuten du, besteek gustuko dutelako eta horrela bada hobea izango dela sinesten dutelako.
Baina egia esan, historiaren zehar gehiengoa normalean okertuta egon dela ikusi dugu; lurrak eguzkiaren inguruan bira egiten duela esaten duen teoria adibidez, ez zen onartuta izan gehiengoaren artean denbora luzean eta hauek oker zeuden. Historian existitu diren jenioak ez dira asko izan, hortaz, ez dira gehiengoa; esaterako, gutxiengo bat da gai aurkikuntza zientifikoak egiteko, beraz, gehiengoak ez du beti arrazoirik izan behar.
Hala ere, jendea ez da horretaz ohartzen eta rock and roll–a, heavy metala, jazza, blues eta musika komertziala baino landuago dauden musika estilo guzti horiek ez daude merezi bezain baloratuak eta telebistan eta irratian inposatzen dizkiguten taldeak entzuten ditu. Horrez gain, rock and roll eta heavy metalaren kontra existitzen den kanpainak ez du laguntzen. Satanikoak direla, erailketak egitera bultzatzen dutela eta beste astakeri asko esan ohi dira. Baina musika mota hauek entzuten baditugu, kulturaz beteta daudela ohartuko gara. Adibide batzuk ipintzearren, Tierra Santa talde errioxarrak Esproncedaren “La Canción del Pirata” poemari musika jarri zion; antzerako zerbait egin zuen Marea talde nafarrak Lorcaren “Romance de la Guardia Civil” poemarekin eta Extremoduro bezalako beste talde batzuk entzuten baditugu poeta askoren erreferentziak aurkituko ditugu –talde horiek idatzitako abestien hitzak daramaten poesiaz gain, noski. Argazkia: CC BY–M.Marcus
Baina hau ez da bakarrik penintsulako taldeekin gertatzen, beste herrietako taldeetan ere pentsatzen duguna baino kultura gehiago dago, Metallica talde amerikarraren “For Whom the Bell Tolls” abestia esate baterako, Ernest Hemingway–ren izen berbera duen eleberrian oinarrituta dago, eta hau ez da kasu bakarra. Guzti honi erreparatuz gero, musika estilo hauei buruz esandako astakeri guztiak zentzua galtzen dute. Beste aldetik, musika aditu askok, Mozart, Beethoven edo Bach bezalako konpositore klasikoak gaur egun jaioko balira, Led Zeppelin edo Black Sabbath bezalako taldeetan arituko liratekeela diote.
Egia esanda, ez dago alde asko Santana edo Van Halen bezalako musikari eta konpositore klasikoen artean, hauek egiten zutena egiten baitute, baina pianoa, biolina edo beste instrumentu klasikoren bat erabili beharrean, gitarra elektriko bat baliatzen dute (akonpainamendua egiten dieten instrumentuez gain).
Beraz, nire ustez behintzat, reggaeton bezalako estiloak dira musika gordinaren zigilua eraman beharko zuketenak, lehen esan dudan bezala, rock and roll–a eta heavy metalari buruz astakeri asko esan dira. Zer da lizunagoa poema, eleberri edo sentimenduei buruz hitz egiten duen abesti bat edo emakumeak emagaldutzat jotzen dituen beste bat? Erantzuna nahiko garbi dagoela uste dut.