562 Zenbakia 2011-01-14 / 2011-01-21

Euskonews Gaztea

Gaiak: Oiartzun itsasadarra

ADEVE



Pasaiako itsas adarra hasten da Oiartzun ibaiaren bokaletik bere itsasaldietaraino. Bere bokalean Pasaia itsas adarra osatzen du, industri gainezka dagoena eta bi herri ditu bere bi bazterrenetan, Pasai Antxo eta Pasai Donibane. Itsas adar honetatik ontzi asko igarotzen direnez eta batez ere bi herri multzo handitan kokatua egoteagatik oso kutsatua aurkitua izan ohi da. Araztegia martxan jarri ondoren, industri eta ur hondakinetarako, azken urteotan bere uraren kalitatea igotzen ari da.

Bianditzen jaioa, Gipuzkoa eta Nafarroa bitartean, Oiartzun ibaia, bere eskumako aldetik segidan biltzen da Arditurritik datorren errekasto batekin. Gero, bere ezker aldetik, Karrika errekatxoa, Altzibarren eta Ugaldetxotik jaisten den beste batekin biltzen da. Errenterian, Artolaza, Segotegi, Mizpirazarreta, Pontika eta Zillarguilene errekekin biltzen da. San Juan eta Leio herrietatik igarotzen denean, Erroteta, Izotegi eta Zubitxo errekastoekin batera egiten da. Azkenik, bere bokalea baino lehen, Oiartzun eta Errenteriako auzo batzuk zeharkatzen ditu.

Hamabost kilometroko luzaera du, oso emari txikia, baina egun euritsuetan isuri handiak eragiten ditu.

Oiartzun erreka Kantauri aldeko ibai tipiko bat da, motza eta malda askokoa eta bere arro hidrografikoa 74 kilometro karratu baino ez ditu. Ingurunean dituen mendiak pantaila bezala dira itsaso giroarentzat, hauxe baita Euskadin euri gehien egiten duen lekua (2000 mm baino gehiago urtean zehar). Hala edo hala, ibai hau Oiartzuneko herrian, 38 kilometro karratuko urak biltzen dituelarik 57,7 hektometro kubikoko isuria lortzen du, euriaren eraginez.

Esan liteke, ia ibai guztia (%70), ekologikoko kalitate erdia duela, hala ere, bere beheko aldea txar moduan izendatu dute, goi aldeko tramu txiki bat oso kalitate onekoa duen arren.

Bere uraska koniferako basoetatik eta zabalguneetatik igarotzen da, esaterako. Bere goi aldea, Nafarroaren mugan, paleozoiko mailetan dago, Cinco Villas–ko Mendigunean, aldapa handiak edukitzeagatik eta hidrografiko sarearekin biltzeagatik bereizten da, bereziki Aiako granitozko harkaitzetan. Azpian, maldak gutxiagotu egiten dira mesozoiko mailetaraino.