
Artisautza
Marta Irusta. Bitxiak: Prozesuak
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Ez du egiten aldez aurreko marrazkirik; pieza lantzen hasten da eta kito, besterik gabe. Artisauaren hitzetan, “bitxia berez sortzen da nire eskuetan”, eta, beraz, “berezkotasun” horren mende uzten du prozesua.
Gehienetan zilarrezko bitxiak egiten ditu, baina harri erdibitxiak, koralak... ere erabiltzen ditu lanetarako.
Batzuetan, patinaz estaltzen du zilarra, zahar-itxura emateko.
Sopletea erabiltzen du. Ez du mikrofusio-laberik, eta horrelako lanak kanpora bidaltzen ditu. Baina argizarizko “zuhaitzak” edo moldeak berak egiten ditu. Moldeak labean sartzen ditu piezak sortzeko, eta, gero, landu eta bukatu egiten ditu. Era berean, zilarra urtu egiten du, eta laminak ere bai.
Martak dioenez, lanerako ez ditu behar makina eta erreminta asko: sopletea, urtzeko arragoa, zilarra ijezteko edo birarazteko makina txiki bat, haria luzatzeko beste bat etab.
