561 Zenbakia 2011-01-07 / 2011-01-14

Artisautza

Marta Irusta. Bitxiak: Artisaua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

Artisaua

Gure artisaua 1973an jaio zen Eibarren. Aitona artisaua zen: damaskinatzailea, alegia.

Martak Eibarren ikasi zuen, eta 1998an Gasteizera joan zen bitxigintza-ikastaroak egitera. Gero, gehiago trebatzeko, Tasco-ko (Mexikoko) Arte Praktikoen Eskolara joan zen.

Eibarrera itzuli eta zilarrezko bitxiak egiteari ekin zion. Denboraren poderioz, bisuteriazko lanak, merkeagoak, egiten hasi zen, gehiago saltzen direlako.

EIBARTeko (Eibarko Artisau Elkarteko) kidea da, eta lehendakaria ere izan da.

2010ean, Martaren lanak ikusgai egon dira Eibarko Arrate Kultur Elkartearen aretoan.

Eskulan-eskolak eman dizkie gazteei.

Marta Irusta Trucios Ostoa kalea, 8 20600 EIBAR / GIPUZKOA Posta-helbidea: martairusta@hotmail.com