557 Zenbakia 2010-12-03 / 2010-12-10
Andolin Eguzkitza. Argazkia: Armiarma
Idazlea eta Euskal Filologiaren fakultatean irakaslea eta Euskaltzaindiako kidea izan zen, Ezkerraldeko Lehenengoa. Bestela, Euskal Idazleen Elkartearen presidente izendatu zuten 1997an, eta kargu hartan egon zen 2001 arte.
Langile porrokatua, euskalkiak eta beste hizkuntza batzuk ere ikasi zituen, tartean kataluniera. Halaber, Aralar alderdi politikoko kide eta bultzatzailea izan zen.
Bat-bateko heriotzak gazte harrapatu zuen 2004an, 50 urte besterik ez zuela, bizileku zeukan Bilbon.