555 Zenbakia 2010-11-19 / 2010-11-26

Efemerideak

Efemeridea. Rodolfo Bozas Urrutia 1913. urteko azaroren 19an jaio zen Donostian



Rodolfo Bozas Urrutia.

Euskal kazetari, musikari eta itzultzaile gipuzkoarra (Donostia, 1913 - Madril, 1978). Haurtzaroan Uruguaira joan zen eta bertan euskara ahaztu egin zuen. Piano-jotzaile eta organista izan zen eta kontzertu ugari eman zituen Amerikan zein Espainian. 1940an euskara berriro ikasteari ekin zion eta hainbat euskal aldizkaritan parte hartzen hasi zen. Víctor Muedraren Txingurrien betroiak. Animalien sumo miresgarria (1956) eta D’Amicis-en Florenziar idazlari koskorra (1955) liburuak euskarara itzuli zituen eta B. Daskonagerreren Atheka Gaitzeko Ohiartzunak lanaren gaztelaniarako itzulpena eman zuen. El gran libro de la pelota obra kaleratu zuen (1976), Luis Bombinekin batera. 1971z geroztik euskaltzain urgazle eta Madrilgo Ateneoko euskara-irakasle izan zen. Euskal kultur aldizkari gehienetan parte hartu zuen, batez ere RSBAPeko buletinean, musika, historia eta natur zientziak gaitzat harturik.