556 Zenbakia 2010-11-26 / 2010-12-03
Patxi Etxeberria Tolosa.
«Abelegiko Pi» deitua Gipuzkoar idazlea eta itzultzailea Andoain, 1900 - Loiola, 1989). Itsasoko apaiza izan zen. Urdinburuko Bittor bakarrizketa eman zuen argitara 1921. urtean eta zazpi urte geroago Virgilioren Eneida euskaratu zuen. 1931. urtean Belgikara jo zuen eta 1940. urtean Txinan ari zen. 1957. urtean Dabiden salmoak itzuli zituen Dabid’en Eresiak izenburupean. Misiolari lanetan aritu zen 1960. urteaz geroztik Taixanen. Taiwanetik Olabideren Bibliari azken ukatuak ematera etorri zen. Euskal Esnalea, Argia, Egan eta Eusko-Gogoa aldizkarietan eman ditu argitara bere idazlan gehienak.