Euskonews Gaztea
Gaiak: Iñigo Vidondo. Patinatzaile gasteiztarra
Gasteizko OLABIDE Ikastolako ikaslea
Iñigo Vidondo, nibel nazionaleko patinatzailea, junior kategoriako titulu guztiak eskuratu eta gero, orain parte hartzen duen senior kategorian, Europa eta Mundu mailan postu bat lortu nahi du. Jostaldi eskolan hasi zen patinatzen eta orain Marianistas–eko taldean patinatzen du non azkenengo 5 denboraldiak eman dituen. Iruñean, Espainiako selekzioarekin ere entrenatzen du. Epe luzeago batean, ?nire erronka, munduko txapelduna izatea da, dudarik gabe?.
Zenbat urterekin hasi zinen patinatzen? Nork animatu zintuen?
Bederatzi edo 10 urterekin hasi nintzen nire gurasoek animatuta. Txikitan asko gustatzen zitzaidan patin gaineko hockeya praktikatzea eta urteak pasa ahala, gero eta atsegin nuen patinatzea. Hasteko, abiadura eskolara apuntatu nintzen eta aurrerago federatu egin nintzen txapelketa desberdinetan parte hartzeko. Argazkia: Iñigo Vidondok utzia.
Zein izan zen zure lehenengo kirol lorpena patinatzaile bezala?
Hasiera zaila izan zen ez nituelako nire helburuak lortzen. Aurrerago, nire posibilitateak ikusi nituenean, gehiago eta gogorrago entrenatzen hasi nintzen. Modu honetan, lehenengo dominak irabazten hasi nintzen. Baina lortu nuen lehenengo titulu garrantzitsuena, Euskadiko txapeldun geratzea izan zen; horrek, indar asko eman zidan eta kirol honetan jarraitzera animatu ninduen.
Zein izan da momenturik zoriontsuena kirolari gisa?
Espainiako selekzioan egoteko aukera oroimen gozoarekin gogoratzen dut. Baina munduko txapelketara joan ahal izatea oso pozgarria izan zen niretzat eta gainera, postu ona lortu nuen.
Baina lorpen handiena dudarik gabe World Inline Cup txapelketan bederatzigarren postua lortu bainuen. Txapelketa hauek, maratoi serie batzuk dira, patinatzaileak munduko leku desberdinetatik datoz eta puntuazio desberdinak dituzte.
Zein da zure puntu gogorra patinatzaile bezala?
Nire ustez, patinatzaile osatua naiz eta aspektu on asko ditut. Baina bereziki, abiaduran eta maratoietan nabarmentzen naiz. Hori dela eta, maratoiak asko gustatzen zaizkit, kide askok parte hartzen dutelako eta abiadura handiak hartzera heltzen garelako. Argazkia: Iñigo Vidondok utzia.
Eta zure puntu ahula?
Bueno, puntuazioetako lasterketak ez zaizkit asko gustatzen. Hori dela eta, mota horietako txapelketetan gehiago saiatu behar naiz.
Patinaje munduan betetzeko geratzen zaizun amets bat?
Amets handiena, patinajea kirol Olinpikoa izatea da; baina ez denez, txapelketa askotan titulu gehiago irabazteko aukera galtzen dugu. Beste alde batetik, kirol honek babesle gehiago eta garrantzitsuagoak izatea gustatuko litzaidake. Guztia lortzeko, nire ustez, oso garrantzitsua izango litzateke geroz eta jende gehiagok praktikatzea kirol hau.
Patinatzaileren bat miresten duzu?
Asko, beraiengandik gauza asko ikasi ahal ditudala uste dudalako. Gehien miresten ditudanen artean Joey Mantia eta Yann Guyader aurkitzen dira.
Zenbat ordu entrenatzen dituzu egunean?
Ordu bat eta bi orduren artean. Orduak, hurbil dagoen txapelketaren araberakoak dira. Baina egunero gutxienez ordu batez aritzen gara.
Zaila egiten zaizu patinajea ikasketekin eta bizitza normalarekin bateratzea?
Pixka bat zaila egiten zait, entrenatzeak denbora asko kentzen dizulako. Alde batetik, lagunekin egoteko denbora gutxi daukat, askotan ezin naiz beraiekin parrandan joan hurrengo egunean txapelketa garrantzitsu bat daukadalako eta beraien falta sumatzen dut askotan.
Beste alde batetik, ikasketetan ere denbora galtzen dut, batzuetan zenbait txapelketetara joan behar naiz eta egun ez naiz klasera joaten. Beraz, bueltatzerakoan, klase horiek errekuperatzen saiatu behar naiz baina zaila da askotan, aste bat baino gehiago egoten naizelako kanpoan, txapelketak Alemania, Italian, Frantzian, Korean... izaten baitira.
Patinak dira zure tresna nagusia, eta suposatzen dut bereziak erabiliko dituzula.
Kirol honetan, kirol guztietan bezala, oso garrantzitsua da material egokia izatea. Horrek guztiak, aspektu askotan laguntzen dizulako; patinatzeko teknika hobetzea ahalbideratzen dizu eta abiadura gehiago lortzea ere.
Kirol honek instalazio berezi batzuk behar ditu. Ba al daude Gasteizko pistak prestatuta kalitatezko entrenamenduak burutzeko?
Egia esan, patinajean oinarritzen bagara, hiriak dituen pistak ez dute ezertarako balio. Adibidez, Ariznabarrako pistak 175 metro ditu, eta Munduko Txapelketak ospatzeko 200 metro behar dira. Sansomendin, urte asko dituen beste pista bat dago. Hori dela eta, asfaltoa berritzea behar du. Niri asko gustatzen zait, baina oso azkarra denez eta atletismorako erabiltzen denez oso azkar desgastatzen da.
Hoberena, pista homologatu bat eraikitzea izango litzateke. Alde batetik, luzerak hartu beharko litzateke kontuan eta beste alde batetik, estalia egin beharko lukete Gasteizko eguraldiari aurre egiteko. Oso zaila da entrenamendu onak egitea Gasteizen neguan zehar, hori dela eta, askotan Iruñera goaz patinatzera, instalazio bikainak dituelako.
Nola animatuko zenituzke Gasteizko gazteak kirol hau probatzera, patinatzaile gehiago lortzeko?
Kirol honetan asko bidaiatzen da txapelketa ezberdinetara joan ahal izateko. Azken urteetan ezagutu ditudan lekuen artean hauek aurkitzen dira: Shangai, Korea, Alemania, Suitza, Italia, Kolonbia, Frantzia... Baina benetan erakartzen nauena hurrengoa da: patinen gainean zoazenean, 50 edo 60 kilometro orduko abiaduran, sentitzen den adrenalina igoera. Txapelketatik aparte, Gaubela elkarteak, gau ibilbideak antolatzen ditu hirian zehar eta euria egiten badu, Boulevard–eko parking solairu bat daukate erabilgarri. Hau, patinajea disfrutatzeko beste modu bat da.