554 Zenbakia 2010-11-12 / 2010-11-19

Euskonews Gaztea

Gaiak: Gazteen auto istripuek konponbiderik al dute?

LAMAS FREJO, Iker

Gasteizko OLABIDE Ikastolako ikaslea



Azken hamar urte hauetan gazteen istripuak %5a igo dira Euskadin DGTk egin duen ikerketa baten arabera. Arazo ezaguna egiten zaigu eta nahiz eta urtero legea errespetatzen ez duten pertsona hauen kontra zigorrak gogorragoak diren, istripuak igotzen ari dira gure herrialdean. Argazkia: PhotoDu.de

Nire ustez, ezbehar hauek ez dira faktore baten ondorioa,askorena baizik, baina gazteengan bi eragile azpimarratu nahi ditut. Alde batetik gidariaren portaera eta bestetik hauen prestakuntza falta. Ikerketa gehienek frogatu dute gazteak diren gidarien portaera ez dela egokiena.Arreta falta,gehiegizko abiadura edo tabernetan egon ostean droga eta alkohol tasa handiekin gidatzea dira gazteen arau–hauste ohikoenak.

Bestalde komunikabideetan maiz agertzen diren eredu irrealen ondorioz gazteek bere bizitza eta besteona jokoan jartzen dute. Adibide gisa daukagu Gasteizko Jundiz poligonoan ematen ziren lasterketa ilegalak, non duela zenbait urte oinezko bat hil zen lasterketa bat egiten ari zirela–eta, harrapatuta.

Baina nire ustez beste eragile batzuk ere badaude, prestakuntza falta ere badago. Eskola gehienetan ez da auto–segurtasun gaia lantzen eta bestetik ikasleek irakasleen filtrazioen ondorioz kontrol teorikoa gainditzen zuten kasuak eman dira zenbaitetan.

Guzti horri aurre egiteko hainbat konponbide daude. Alde batetik portaera txarrei aurre egiteko eta gazteek legea errespetatu dezaten poliziak kontrol puntu gehiago eta errepideetan radar gehiago jarri eta legeak gogortu beharko lituzkete. Gainera, lasterketa ilegalak usatzeko zirkuitu federatu gehiago eraiki eta hauen erabilpenaren prezioak baxuagoak izan beharko lirateke eta autoei egiten zaizkien “hobekuntzak” ekiditeko azterketa mekaniko gehiago egitea proposatzen dut.

Bestelde, oso garrantzitsua izango litzateke gai hau txikitatik lantzea; gidarien arteko errespetua eta helmugara iristea garrantzitsuena dela bezalako baloreak transmitituz. Autoeskolen arazoari dagokionez ,kontuz ibili behar dira nor kontratatzen duten eta jarraipen bat egin beharko lukete.

Laburbilduz, gazteen istripuen gorakadari aurre egiteko, gidatzerakoan errespetuzko portaera izan behar dugula aipatu nahiko nuke eta bestela, zigor gogorragoak ipini beharko liratekeela. Prestakuntzari dagokionez gaia txikitatik landu beharko litzateke. Hau lortzen badugu guztion artean,seguru aski istripu gutxiago eta errepide seguruagoak izango ditugula.