Egileak: Txema Ramírez de la Piscina, Teresa Agirreazaldegi, Pedro Ibarra, Ramón Zallo Argitaletxea: Ttarttalo, 2010 Orrialde kopurua: 140 ISBN: 978-84-9843-263-3 Ezaugarriak: Egunkaria. Amets baten egia. Idazki honen izenburuak, zalantzarik gabe, ondo betetzen du edozein izenburuk bete behar duen eginkizunik behinena: berez mintzo da, bereganatu egiten du irakurlea. Baina Euskaldunon Egunkaria-z ari garela, zerbait argitu beharra dago. Zein da amets hori, hamabi urtez egia bihurturik hain ederki funtzionatu zuen proiektu gogo-bizigarri hura? Ala Egunkaria auziaz ari gara, ametsa amesgaizto bihurtuta dagoen honetan, denok dakigun moduan polizializatu, judizializatu eta kriminalizatu ondoren?
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.