Egilea: Asun Garikano Argitaletxea: Pamiela, 2009 Orrialde kopurua: 432 ISBN: 978-84-7681-601-1 Ezaugarriak: Ameriketako Mendebalde Urruneko paisaia, pioneroak eta urre-bilatzaileak, saloon-ak eta diligentziak, ganadu garraiatzaileak, artzainen eta abeltzainen arteko liskarrak, indioak, cowboy harroxkoak eta hiltzaile kontratatuak… Azken batean, Far West zaharraren historia, baina oraingo honetan ez Hollywooden bertsioan, baizik eta han ibili ziren eta herrialde hura altxatzen lagundu zuten euskaldunek kontatua. Aldi berean, euskaldunak emigratzaile izan ziren garaiko kontuak. Aspaldi ez dela, milaka gazte euskaldunek utzi zuten beren etxea. Askok ilegal izatearen drama bizi izan zuten, hizkuntza eta ohiturak ez jakiteagatik arlote sentitu ziren. Zorionez, hala ere, beren sarea eraikitzen jakin zuten eta, horri esker, gizarte berrian errazago integratzeaz gain, jaioterrira lotzen zituen hariak tinko iraun zuen.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.