Egilea: Blaise Pascal Argitaletxea: UPV/EHU, 2008 Orrialde kopurua: 212 ISBN: 978-84-9860-177-0 Ezaugarriak: Gizona kanabera baino ez da, naturan dagoenik ahulena, baina pentsatzen duen kanabera da. Ez da beharrezkoa mundu osoa armatzea bera zapaltzeko; lurrun bat, ur tanta bat, aski dira hura hiltzeko. Baina munduak zapalduko balu ere, gizona bere hiltzailea baino gehiago izango litzateke, badakielako hil egiten dela, eta munduak haren gainean duen abantaila munduak ez du ezagutzen. BLAISE PASCAL (Clermont, 1623 - Paris, 1662) matematikaria eta filosofoa izan zen. Giza izaera aztertu zuen, gizakia zer den jakin ahal izateko. Naturaren baitakoa zela jakin zuen, bere handian eta bere txikian; bere pentsamenduan eta bere ekintzetan. Egileak bizitzan amaitu ez zuen liburua da Gogoetak. Guregana zatiak edo puskak soilik iritsi badira ere, Mendebaldeko pentsamenduan toki berezia hartua du dagoeneko. Mugatu den oro agortu egiten da bere mugatasunean. Mugagabe den oro desegiten da bere mugarik ezean. Mugartekoa, ostera, infinitu eta anitza da. Limes bildumak mugartekoa izan nahi du, mugaz bi aldeetatik isurtzen diren urak edango lituzkeen iturria bezala: pentsamenduaren eta literaturaren berri eman, literaturaren bidez pentsamendua azaldu duten ahots desberdinei lekua eskainiz.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.