539 Zenbakia 2010-07-02 / 2010-07-09

Euskobooks

Aipamena. Ibaiak basamortuan

Egilea: Juan Mari Lekuona Berasategi Argitaletxea: UPV/EHU, 2008 Orrialde kopurua: 136 ISBN: 978-84-9860-077-3 Ezaugarriak: Ibilbide luzea egin zuen Juan Mari Lekuonak (Oiartzun, 1927-Donostia, 2005) euskal poesiaren alorrean. Gogoratu beharrekoak dira bere lan garrantzitsuak: Mindura gaur (1966), Muga beroak (1973), Ilargiaren eskolan (1979) eta Mimodramak eta ikonoak (1990). Ibaiak basamortuan poema liburu baten asmoa da. Bete ez zen, baina bidean zegoen, Juan Mari Lekuonaren poesia liburu baten agerpena. 1992. urtetik 2003. urte arte liburu hau izan zuen esku artean Juan Mari Lekuonak, euskal poeta nagusiak. Zoritxarrez ez zuen asmoa burutu. Liburu honetan aurkezten direnak eskuizkribuak dira, liburuaren konposaketa lanerako prestaturiko materialak, poemaren idazkerara heldu arte. Bere azken poema liburua izan zitekeenaren berri ematen zaigu, Juan Mari Lekuonaren azken urteotako barne sentipenen testigantza. Berak idatzitakoa errespetatu nahi izan da eta edizio faksimil honen bitartez, bere letraren, duda-muden eta erabakien berri argitalpen fidela osatuz.