540 Zenbakia 2010-07-09 / 2010-07-16

Euskobooks

Aipamena. Hitanoa. Mintza hadi lagun!

Egilea: Ritxi Lizartza Urrestarazu Argitaletxea: Maluta, 2009 Orrialde kopurua: 250 ISBN: 978-84-613-6287-5 Ezaugarriak: Mintza hadi, lagun! Hika egiten ikasteko eskuliburua. Eskuartean duzun eskuliburua idaztearen helburua interesa duen edonork bere kabuz hika egiten ikasteko behar dituen tresna guztiak eskura izatea da. Ezin ahaztuko dugu alokutiboa hizketari dagoela loturik, eta beharrezkoa dela solaskidearekin aritzea, trebatu ahal izateko. Gauza asko idatzi izan dira alokutiboaren inguruan, baina uste dugu lan honek bildu egiten dituela, lehendabiziko aldiz, ikasleak arlo guztiak jorratzeko behar dituen materialak eta praktikak, baita mintzamenari dagozkionak ere. Metodologia hau hainbat eta hainbat ikastarotan izan da kontrastatua eta oso emaitza ona eman du. Beraz, hika egiten ikasi nahi baduzu, murgildu zaitez orriotan, ikasi ahal izateko berme osoa duzu!