
Artisautza
Nati Mora. Disko-Poltsak: Prozesuak
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Poltsa-diskoak egiteko, oparitzen dizkioten binilozko disko akastunak erabiltzen ditu, bi formatutan:
1.- Bakunak, 7”-ko binilozko diskoak erabiliz (gutxi gorabehera 180 mm-ko diametrokoak, 45 b/min. egiten zituztenak).
2.- LPak, 12”-ko diskoak erabiliz (gutxi gorabehera 300 mm-ko diametrokoak, 33 1/3 b/min. egiten zituztenak).
Gero hainbat modutan apailatzen ditu, batzuk urre- edo zilar-koloreko oihalez eta kateez, edota beste oihal batzuez, euskarriak erantsiz, eta abar.
Eraztunak egiteko
Eraztunak aluminiozko alanbrez egiten ditu. Kurrikak, edo molderako beste edozein objektu, erabiliz modelatzen ditu, eta nahi duen neurria eta diseinua lortu arte itxuraldatzen ditu.
Modeloak tankera askotakoak izaten dira, artisauaren irudimenaren arabera. Lanari ekiten dionean ez dauka aurretik diseinurik pentsatuta; aitzitik, “eginean eginez” itxura hartuz doa behin betiko produktua lortu arte.
Apurtutako lepokoetako harriak, edo soberan daudenak, berrerabiltzen ditu. Eskuarki, kristalezko elementuak erabiltzen ditu, kolore ugaritakoak izan daitezen ahaleginduz, nahiz eta berari batik bat tonu grisak, urdinak eta beltzak gustatzen zaizkion, Natik berak dioenez: “eramangarriagoak baitira”.
