
Artisautza
Nati Mora. Disko-Poltsak: Artisaua
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Artisau hau Irunen (Gipuzkoa) jaio zen 1954ko irailaren 11n, baina gaur egun Donostian bizi da.
Beti gustatu izan zaio eskulanak egitea, eta adibidez berorrek josten zituen alabarentzako euskal jantziak, brodatu egiten zuen, margotu, etab.
Duela urte batzuk artisautza-postu batean “poltsa-disko” bat ikusi eta ideia gustatu zitzaion. Halatan, hori nola egin zitekeen ikasten hasi zen. Hastapenak ez ziren errazak izan, binilozko plakari zuloak egiterakoan hautsi egiten baitzitzaion, baina azkenean teknika egokia aurkitu zuen.
Hasieran binilozko diskoekin horma-erlojuak egiten zituen, iratzargailu txikien makineria erabiliz. Inauteri batzuetan, poltsa bat behar zuela eta, binilozko bi diskorekin egin zuen.
Eta, orijinaltasuna dela eta, arrakasta handia izan dutenez, horrela jarraitzen du gaur egun ere, poltsa-diskoak egiten eta bigarren eskuko merkatuetan saltzen.
Poltsaren bi alboak binilozko disko zaharrez eginda daude.
Gaur egun hiru linea dauka artisautza-lanetan:
1. Ezagunena “poltsa-diskoak” dira, hau da, bi aldeetan musika-disko zaharrak dituzten poltsa borobilak, 30 cm-ko formatu handikoak edota 18 cm-ko formatu txikikoak.
2. Koadroak, normalean txikiak eta kolore bizikoak, bertan postalak, litografiak, eta abar markoztatzeko.
3. Hotzean lantzeko materialez egindako eraztunak. Horiek egiteko, kurrikak, aliketak eta mozkailuak baino ez ditu erabiltzen, eta normalean birziklatutako materialekin.
Sorkuntza-lanak “Donostitruk” merkatuetan saldu ohi ditu. Donostiako Udaleko Ingurumen Baliabideen Etxeak antolatutako bigarren eskuko merkatuak dira; hilaren bigarren larunbatetan Donostian izaten dira, hirugarrenean Errenterian, eta azken larunbatean Hernanin.
Natividad Mora Larratxo kalea, 24 DONOSTIA Posta elektronikoa: natividadmora@hotmail.com
