Egilea: Haizea Barcenilla, Edu Hurtado (koordinatzaileak) Argitaratzailea: Arabako Foru Aldundia, 2009 Orrialde kopurua: 153 ISBN: 978-84-7821-740-3 Ezaugarriak: Ez da erraza Super-Pop proiektua definitzea, definizioak oraindik ere beharrezkoak izatekotan, betiere. Erakusketa bat izan zela esan daiteke, baina horrek ez luke prozesuaren ikuspuntu mugatu bat besterik eskainiko. Bere emaitzarik iraunkorrena publikazio hau bera izango dela ere esan daiteke. Zerbaiten partaide izatearen sentimendua ikertzea interesatzen zitzaigun, garai edo bizipen jakin batzuk izateak pertsona talde zehatz batengan izan dezakeen eragina aztertzea. Geure buruari galdetzen genion ea Interneten hedapenak, aisian oinarritutako gizartearen goratzeak (fan fenomenoa barne), edota kapitalismoa kontrolik gabe zabaltzearen gisako prozesu globalek garai beretsuko gazteen artean hurbiltasun sentimendurik piztu zezaketen.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.