Euskal Kantutegia: Quarrentaco Erreguela QUARRENTACO ERREGUELA Cristina Arriaga eta Elena Moreno Zaldibar Kantutegiaren egilea: IZTUETA Berezko izenburua: QUARRENTACO ERREGUELA Normalizatutako testua: KUARRENTAKO ERREGELA Musikaren egilea: EZEZAGUNA Testuaren egilea: EZEZAGUNA Literatur Incipit a: KUARRENTATIKAN NAHI NITUZKE Berezko testuaren transkribapena: Quarrentetatican nai nituzque nic nere ixil gauzac arguitaratu nere Jangoicoa zuc eracustazu cer eguin nola itzeguin. Laga nituen nic nere ixil gauzac maitecho batengan saiatu bear det Jaquitera mudatu ote dan. Triste daucat biotza nere laztana zugatic cer eguin ez daquit erremedia nazazu pena onetatic. Aingueruchoa Jarri cinaden biotz nerean betico ala deritzat nerequico: damu det bestec eramatea zu biotz neretican ez deritzat mudatuco cerala oraingo fedetican. Aingerucho oni esanaz nago beti bioc alcarrequin bear degula bici: Sartu zat biotcean neurgana eta ecin apartatu cer eguin eracustazu. Eguin det aleguiña sartu zat zure miña egun da santa seculaco nere aingueru piña: Ay au penaren aundia esan dezadan eguia zabala dago zure beguia nere pena gucien consolagarria Erramuren mezpera ezqueroztican et cerade nere maite polita beiñ ere ateratuco neronen biotcetican. Biotcean sartuta ecin apartatu arren consola nazazu: Beti penaz oi nago urriqui el zaizquit Ceru altua cerorrek ondo daquizu nere trabajua. Nere buru gucia galdurican ni emen nago erremedio on bat arren indazu niri ill baño lenago. Esperanza daducat nic maitea zugandic sendatuco nazula miñ onetatic. Nere maiteac ezagutcen bait du daramaizquidana pena andiac aditcera ematen asi dirade noizbait aren beguiac: Nere maitea ez bada arren gueiago eguin negarric zure suspirioac neuri biotza erdiratcen dit. Bostetan esan dizut nic zuri biotx nereco berri: nere itzaren Jabe nago ta badaquizu ez dirana bi beragatican zor dizquiratzu graciac particularqui aspaldi da esan nizula zuretzaco nengoela ni: Hizkuntza: Euskara Abestiaren katalogazioa: Cristina ArriagaPartitura eta musikaren digitalizazioa: Elena Moreno Zaldibar Euskonews & Media 53.zbk (1999 / 11 / 5 12) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.