53 Zenbakia 1999-11-05 / 1999-11-12

Efemerideak

1976ko azaroaren 7a, Fernando Aire "Xalbador" zendu zen / 1879ko azaroaren 8a, Sebero Altube jaio zen / 7 y 8 de noviembre de 1610, Auto de Fe en Logroño contra Johanes de Bargota

Efemerideak: 1999 / 11 / 5 12 1976ko azaroaren 7a, Fernando Aire "Xalbador" zendu zen Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa Euskal bertsolaria (Urepel 1920 Urepel 1976). Xalbadorenea baserrian jaioa, oso bertsolari ezaguna izan zen Euskal Herri osoan. Euskal Herriko bertsolarien hainbat txapelketatan txapeldun ordea izan zen. "Mattin" bertsolariarekin batera aparteko bikotea osatu zuen. Hego Euskalerriko plaza asko korritu zituen garaiko beste hainbat bertsolarirekin batera: Joannes Harriet "Permundo", Jose Miguel Iztueta "Lazkao txiki", Manuel Olaizola "Uztapide", Emanuel Sein "Xanpun"... Ipar Euskal Herriko bertsolaritza sendotu eta ezagutzera eman zuen. Berak eginak dira Ezin bertzean, eta Odolaren mintzoa obrak. Kolaboratzaile izan zen Iparraldeko hainbat argitalpenentan, hala nola, Gure Herria eta Herria, Baionako aldizkarietan. Haren omenez sortu zuten literatura sorkuntzarako "Xalbador" saria. 1879ko azaroaren 8a, Sebero Altube jaio zen Iturria: Lur hiztegi Entziklopedikoa Euskal idazle eta filologoa (Arrasateko 1879 Gernika 1972). Euskaltzain 1920 urtetik. Gaztetan Gernikako Orfeoiaren zuzendaria izan zen eta, geroago, arma fabrika bateko kudeatzailea. Altuberen lan nagusiak euskal hizkuntzari eskainitakoak dira eta zazpi sailetan bana daitezke: 1 Euskal sintaxia, 2 Euskararen bizitza, 3 Euskararen Batasuna, 4 Euskal Azentua, 5 Euskararen morfologia, 6 Euskal Hiztegia eta 7 Euskal Jakintza. Berak idatzitako liburuen zerrenda luzea da: "Euskara", "Euzko Gogoa", "Gernika", "Literatur euskara", "Laztantxu eta Begitxu", "Euskaltzaindiari"...Frantsesez lan filosofiko bat argitaratu zuen: La fonction de la douleur. Hiztegiaren auzian, Altubek neologismoen sorkuntza salatu zuen, hizkuntzan ondo sustraitutako hitz bizien erabileraren alde eginez. Erderismos izeneko obran, ahozko euskara oinarritzat hartuta, joskera legeak formulatu zituen. 7 y 8 de noviembre de 1610, Auto de Fe en Logroño contra Johanes de Bargota Fuente: Enciclopedia Auñamendi Conocido por «elbrujo de Bargota». Johanes nació en la segunda mitad del siglo XVI en Bargota (Navarra). Estudió en Salamanca la carrera eclesiástica. En una de las cuevas de Salamanca se inició en las artes de la brujería. Alcanzó el grado de clérigo, y se trasladó a su villa natal. Se contaba que Johanes, después del oficio divino matutino, se montaba en una nube, cubriendo su cuerpo con una capa que le hacía invisible y se trasladaba a las orillas del Ebro o a los montes de Oca cuando había akelarre. Tenía relaciones con otras brujas de la región como la cieguecita de Viana "Endregoto", pero su fidelidad al clero le hacía despreciar ciertas prácticas brujeriles. En 1599, a raíz de una práctica sangrienta fue denunciado y llevado junto con otras brujas ante el Tribunal del Santo Oficio. Valle Alvarado era el inquisidor. "Endregoto", Maria Echachute, Maria Echaleku, Petri de Joangorena y otros brujos y brujas más, fueron condenados a la hoguera y Johanes, a un Auto de Fe público, los días 7 y 8 de noviembre de 1610, en Logroño. Johanes se arrepintió sinceramente y utilizó el resto de sus días en penitencias. Euskonews & Media 53.zbk (1999 / 11 / 5 12) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria