Euskonews Gaztea
Gaiak: Luis XIV.aren ezteien 350. urteurrena
DARTAGUIETTE, Mayalen IRAZOQUI, Emma ROSSI, Matthieu
Donibane Lohizuneko Dona Maria ikastetxeko lantaldea
Donibane Lohizuneko biztanle guztiek badakite Luis XIV erregea hiri honetako elizan ezkondu zela 1660an, Espainiako Maria Teresa infantarekin. Beraz, aurten gertakaera honen 350 urteurrena ospatzen da. Ezkontza honek eta Pirineotako itunak Espainia eta Frantziaren arteko bake luze bat lortzen dute. Bainan gertakaera honen garrantzia ulertzeko, garaiko testuinguru historikoari begirada bat bota behar diogu. Luis XIV.a zaldi gainean.
XVII. mendean, bi dinastia nagusi aurkitzen dira parez pare, Europan: Habsburgekoa (Inperio Sainduaren inperadoreak edo Espainiako erregeak familia honetakoak dira) eta Borboindarrak (Frantzia menperatzen dute). Bakoitza bere influentzia hedatzen saiatzen da eta oposizioa 30 urteko gerla (1616–1648) denboran gogortzen da: hasieran gatazka erlijiozko bat zena (protestante eta katolikoen artean) gatazka politiko bat bihurtzen da, bi dinastiek haien boterea indartu nahi dutelako. Gerla honen bukaeran, Espainia asko ahuldu da eta, 1656tik aurrera, negoziatzera behartua da: alabaina, 1659ko azaroaren 7an, Pirinioetako ituna izenpetzen dute bi aldeek.
Ituna, Basoilar uhartean izenpetua izan da, Bidasoa errekan, Mazarin (Luis XIV.aren lehen ministroa) eta Don Luis de Haro (Felipe IV.aren lehen ministroa) artean. Pirinioetako bake honek Frantziako boterea erakusten du eta Espainiako menperakuntza bukatzen da Europan.
Garaietako itun gehienetan bezala, negoziaketa pundu ezberdinen inguruan egiten da. Adibidez, Frantziar erresumak lurraldeak irabazten ditu, bai Europa guztian (Espainiar Herbeheretan edo Luxenburgon adibidez), baina ere Pirinioetan (Rousilloneko konderria frantsesa bihurtzen da). Familiar akordioak zehazten dituzten artikuluak gehitu behar dira. Frantziako erregea eta Espainiako erregearen alabaren (Maria Teresa) arteko ezkontzaren baldintzak finkatuak dira: Espainiako erregeak, ezkonsari bat ordaindu behar dio Luis XIV.ari azken honek ez dezan inoiz Espainiako tronua galdegin.
Baina ezkonsaria ez denez sekulan ordaindua, Luis XIV.ak bere biloba, Philippe de France, sostengatzen du Karlos VII.a hiltzen delarik, Espainiako tronua hartzeko: 1700 urtean Philippe de France (Felipe de Borbon izenarekin) Espainiako erregea bihurtzen da eta Borboineko dinastiako lehena da. Luis XIV.aren etxea.
Pirinioetako itunaren bidez, Frantzia eta Espainiako arteko oposizioa bukatzen da: Borboineko dinastia bihurtzen da nagusi Europan eta, 1600. urtean, Europak bakea ezagutzen du.
Erran bezala, duela 350 urte, ekainaren 9an, Luis XIV eta Maria Teresa Donibane Lohizunen ezkondu ziren. Besta horrek hilabete bat iraundu zuen espainolak pixka bat berant etorri baitziren. Ezkontza Saindu Jean–Baptisten elizan egin zen. Ezkondu aitzin, emaztea bizi izan zen Infantearen etxean, eta Luis XIV 100 metrotara, egun bere izena duen etxean. Ezteia horiek, beraz, Donibane Lohizuneko historiaren une garrantzitsua izan ziren. Frantziako eta Espainiako gorteetako jende anitz etorri ziren ezkongaiekin batera, eta ondorioz diru eta fama ekarri zion Donibaneri.
Ezkontza honen 350 urteurrenaren kari, Donibane Lohizune eta Hendaiako herriko etxeek programa kultural aberatsa prestatu dute, gaiaren inguruan.
Gure kolegioan ere zerbait prestatzen dugu ezteien urteurrena ospatzeko: pastoral bat Luis XIVren bizitzari buruz. Ikastetxeko 13 gaztek Arnaud Aguergarayk idatzitako antzerki–lana aurkeztuko diete ekainaren 8an herriko eskola elebiduneei. Horrela, ikasle elebidunek eta ikastolakoek antzerki polit bat ikusteko parada ukanen dute, historia pixka bat gehiago ikasten duten bitartean.