Euskonews Gaztea
Gaiak: Dona Maria kolegioaren hastapenak
CEDARRY , Antton DIZABO, Thomas NOEL, Elise NOUSBAUM, Philippine PASCASSIO-COMTE, Jean-Baptiste
Donibane Lohizuneko Dona Maria ikastetxeko lantaldea
Alex Ducos herriko kontseilariak 1847an instituzione bat sortu zuen nun nerabeek ikasketak errezebitzen zituzten.Bainan norgehiagoka agertu zen eskola berria ideki zenetik, 1853an St Jacques karrikan, Maristes fraileek kudeaturik, heien erlijio erakundea estatuak onartu baitzuen. Biztanle dirudunek laguntzen zuten elkartea ezartzen. Familien beharreri erantzuten zuen horien artetik beren haurrak ondoko herritako eskoletara edo kolegioetara bidaltzen zituzten bereziki Hazparneko kolegiora. Herriko etxeak aspalditik pentsatzen zuen eskola bat ez zela aski mutil kopuru horrentzat. 1856eko maiatzean eskolaren zuzendari Cote jaunak lur areatsu zati bat eskatu zuen itsasoa eta etxe berriaren artean, zeinen eraikuntza la Corderie kalean pentsatua zen jolastoki bat izaiteko. Lur horiek oparituak izan ziren kontseiluak maite zituelako jende dirudunen sakrifizioa. Eskola urtez urte handitzen zen; 1861ean hirurogoi bat ikasle zeuzkan, eta han 8 fraileek irakasten zituen. Ikastetxearen jolastokia, gaur egun.
Maristes fraileen erakaskuntza beti preziatua izan zen. Latineko bi klase gehituak izan ziren haurrak etorrarazteko eskualde espainoletik eta eskola hori herriko kolegio baten mailarat altxatzeko. 1871an, instituzione honek 11 irakasle kondatzen zituen, estudioko bi irakasle, M. Enjugier–ek manatzen zituena. Haurrek irakaskuntza egoki bat errezibitzen zuten: pianoa, marrazkia, gimnastika eta aleman kurtsoak.
Martin Guilbeau herriko auzapezak 1883an herriko eta karrika plaza batzuen izenak aldatzea hautatu zuen. Erakaskuntzari ematen zioten inportantzia nahi zuten agertarazi. Jean Bague izena eman zioten (herritar erakaslea 1832tik 1842 arte) Bakea karrikari eta Kolegioko plaza Gambetta karrikari idekitzen zena, Karratu plazari.
San Josepe nesken eskolak 13 gela zituen eta 500 haur errezebitzen zituen 1938an ama eskola mixtoetik brebeta elementarioa arte. Dona Maria barnetegiak, bere haur–eskola ttittoarekin –Don Jean–Baptiste– ber progresionea segitzen zuen.
Herriko etxeak 1942ren martxoan ideki zuen eskola pribatuarendako kutxa bat. Sarien, laguntzen, eskolako tresnen, jauntzien eta zapaten banatzeaz gain, kutxek janaria pagatzen zuten. Hiru urtez, eskola pribatuen aldeko diru laguntza eskola publikoen aldekoa baino handiagoa zen. Eskola pribatuetako ikasle kopurua eskola publikokoa baino handiago ote zen ?
Maristes fraileek 1950ean utzi zuten barnetegiko zuzendaritza, eta 1940ean kolegiokoa. Marianistek eta diozesiko apezek beren tokia hartu zuten 1966 arte. Urte hartan Ploermeleko irakaskuntza Giristinoaren fraideak etorri ziren.
Eskola pribatuek ikusten zuten beren ikasle kopuruak handitzen. 1956an klase berri asko eraiki izan ziren St Jacques karrikako eskolan. Abenduaren 1959ko legearen araberan eskola horiek kontratu bat izenpetu zuten Estatuarekin eta hasi ziren inspekzioak eta lehenik geletakoak.