
Artisautza
Ana Orozco. Bitxiak: Produktuak
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Ile-apaindegietan saltzen dituen burukoak dira bere lanik garrantzitsuenak, emaztegaientzat eginikoak batez ere. Halakoetan, ezkongaiek eramango dituzten soinekoen arabera egiten ditu burukoak, egokiak izan daitezen. Jantziaren beraren oihal zati bat ere erabiltzen du zenbaitetan.
Bi produktu sorta egiten ditu: elementu zaharrekin edo pixkanaka lortutako pieza berezi eta jatorrizkoekin sortutako burukoak, batetik, eta enkarguzkoak, bestetik. Bere diseinuak beti dira originalak, baina enkarguzkoak egiteko, bezeroarekin hitz egiten du aurretiaz.
Bere lanen argazkien katalogoa sortu du.
Lepokoak, diademak, idunekoak, paparrekoak, eskumuturrekoak, belarritakoak eta beste hainbat apaingarri egiten ditu.
Haurren geletako ateetan edo ohe-buruetan jartzeko karteltxo bereziak ere egiten ditu.
Baina horiez guztiez gain, koadroak, serigrafiak, ispiluetarako markoak eta beste hainbat gauza ere egiten ditu eskulangile horrek.
Ile-apaindegietan, dendetan eta Eibarko artisautza-azokan saltzen ditu bere lanak, azoka horretara besterik ez baita joaten.
Kalitatezko materialak erabiltzen ditu beti: zilarra, kristalezko perlak, swarovski kristalak, baita antzinako parpailak ere. Horiek guztiak erosteko, sarri joaten da Madrilera, aukera handiagoa baitu han.
