527 Zenbakia 2010-04-09 / 2010-04-16

Artisautza

Ana Orozco. Bitxiak: Artisaua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

Artisaua

Ana Orozco Astigarraga eskulangilea Eibarren jaio zen, 1977ko urriaren 15ean. Bi anai-arrebetan zaharrena da. Lehen mailako ikasketak bukatu ondoren, Arte Eder ikasketak egin zituen, eta egun doktoregoa prestatzen ari da.

Betidanik izan du eskulanetarako zaletasuna, eta 2003an lehenengoz jarri zituen salgai berarentzat eta lagunentzat egiten zituen paparrekoak, Eibarko artisautza-azokan. Arrakasta handia izan zuen eta, ondorioz, bere lanak hainbat ile-apaindegitan eta Artiumen eskaintzen hasi zen. Pixkanaka gero eta produktu gehiago sortu zituen, eta bere sorkuntzari garrantzia ematen hasi zen.

Eibarko EIBART Artisau Elkarteko kidea da.

Eskulan-eskolak eman dizkie, besteak beste, haurrei eta Arrasateko psikiatrikoko gaixoei, baita haur gorrei ere Indian.

ANA OROZCO ASTIGARRAGA Zinkunegi kalea, 6-2 A 20800 ZARAUTZ / GIPUZKOA Emaila: kukurrukukua@hotmail.com