523 Zenbakia 2010-03-05 / 2010-03-12

Artisautza

Arrate Bidasoro. Aromaterapia eta artisau kosmetika: Historia

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

Historia

“Aromaterapia” hitza grekoko “aroma”, lurrina, eta “therapia”, sendakuntza, hitzetatik dator. Belargintzaren atal horrek “olio esentzialak” izeneko belar-olio kontzentratuak erabiltzen ditu pertsonen osasuna hobetzeko.

Belargintzak landare-infusio bidez osasuna hobetzea bilatzen duen artean, “aromaterapian” arnastu egiten dira edo olioen bidez azalean ezartzen dira.

“Aromaterapia” izena René Maurice Gattesfosé kimikari frantziarrak erabili zuen lehen aldiz 1935ean, medikuntza alternatiboaren terapia bat izendatzeko.

Sendatzeko olioak antzinatean ere erabiltzen ziren, Txinan zein Mesopotamian, Indian, Egipton eta Grezia eta Erromako mundu klasiko osoan. Aztertzaile batzuen iritziz, gurutzatuek ekarri zuten teknika hori Europara.