
Artisautza
Arrate Bidasoro. Aromaterapia eta artisau kosmetika: Artisaua
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Arrate Bidasoro Garaizabal Eibarren jaio zen 1956ko abenduaren 13an. Bi neba-arreba ziren.
Pertsona geldigaitza, beti gustatu zaio bide berriak jorratzea. Halatan, enpresa-kudeaketa ikasketak egin zituen, ofimatika eta adimen emozionala ikasi zituen, bai eta fototerapia eta aromaterapia ere. Gaur egun aseguru-agentea da, eta jarduera hori beste bi pasiorekin tartekatzen du: familia eta aromaterapia.
Zirkulazio-arazoak zituenez medikuengana jo zuen eta ebakuntza zail bat aholkatu zioten. Gauzak horrela, medikuntza naturala eta sendabelarrak erabiliz irtenbidea bilatzea aukeratu zuen. Ondorioz, fitoterapia ikasten hasi zen, eta lortu zituen emaitza bikainekin harrituta, ikasten jarraitzea erabaki zuen. Garai berean, aromaterapiari buruzko liburu bat heldu zitzaion eskuartera eta teknika horiek ikasten hasi zen; zer tratamendu zegoen eta bere buruarengan eta bere familian zein eragin zeukaten. Horrela, apurka-apurka, Arratek berak dioenez “zeharkako eraginik ez duten” teknika horietan ezagutza nabarmena eskuratzea lortu du.
EIBART Eibarko Artisau Elkarteko kide da.
Ezkonduta dago eta bi alaba dauzka, bata 29 urtekoa eta bestea 25 urtekoa.
Arrate Bidasoro Argatxa jardinak, 24, 3, esk. Ezk. 20600 EIBAR / GIPUZKOA Telefonoa: 943 70 19 15
