Egileak: Ana Urkiza Argitaletxea: Elkar, 2009 Orrialde kopurua: 192 Ezaugarriak: Idazle izatea abertzale izatea zela sinistu eta sentitu zuen. Euskaltzalea zen oroz gain eta euskararen alde lan egitea zen abertzalearen egiteko nagusia. Behin, goi-kargu politiko batek esan zion: “Zuk erakutsi zein dan gure berezitasuna”. Eta Augustinen bizitzaren eta lan oparoaren itsasargia euskara eta euskal ohiturak bildu eta ezagutzera ematea izan zen. Ana Urkiza (Ondarroa, 1969). Kazetaritza eta Hizkuntzalaritza ikasketak egin zituen, Enpresa Komunikazioan aditua eta Bankoa Crédit Agricole-ko Giza Baliabideen Zuzendaria da. Idazle gisa, hauek dira argitara eman dituen liburuetako batzuk: Gela ilunetik, Bazterreko ahotsa eta Nire hiriko poemak poesia liburuak; Desira izoztuak eta Bekatuak ipuin bildumak; Ondarroako piratak eta Ondarroako piraten abentura berriak haurrentzako eleberriak; Nire herriak ostadarraren koloreak ditu eta Tita tirita haurrentzako ipuinak; Zortzi unibertso, zortzi idazle saiakera.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.