507 Zenbakia 2009-11-06 / 2009-11-13

Artisautza

Aines. Bitxi-diseinatzailea: Artisaua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

Artisaua

Aines Fernández Azanza Donostian jaio zen. Lehen mailako ikasketen ostean, Arte Ederrak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, Bilboko egoitzan, eta lizentziatura atera zuen. Massana Eskolan ezagutzak handitzeko Bartzelonara joan zen, eta horren ostean, jaio zen hirian bere bitxigintzako tailerra ireki zuen.

Madrileko eta Municheko bitxi-azoketara joaten da sarritan, eta bere sortzeak erosten dizkioten bezero-sarea du.

AINES BITXIGILEA Mundaiz kalea, 10, 13. lokala 20012 DONOSTIA Tel. / Faxa: 943 28 35 05 Posta elektronikoa: ainesjoyas@gmail.com Web orria: www.ainesjoyas.com