
Artisautza
Trok. Larrugintza fina: Prozesuak
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Laneko lehengaia larrua da. Hainbat hornitzaileri erosten dio, baina gehiena Palentziatik ekartzen du. Orokorrean zaldi-larrua (1 eta 1,4 mm-ko lodierakoa), behi-larrua (1,8tik 3 mm-ra bitartekoa) eta ahuntz-larrua (1 mm-koa) erabiltzen ditu, normalean taninoz ondua edo landarez ondua, nahiz eta kromoz onduriko larruak ere erosten dituen.
Produktu bat egitean, lehen urratsa kartoizko txantiloiak egitea izaten da, bat piezaren alde bakoitzeko. Ondoren larrua xaflaz mozten du, eta serie bat egin behar izanez gero trokelak erabiltzen ditu.
Piezak prestatutakoan, tindatu egiten dira (beharrezkoa izanez gero). Lehortzerakoan ertzak kentzen zaizkie “matacantos” tresnarekin. Jarraian piezak josi egiten dira produktua lortzeko (eskuz edo makinaz) eta leuntzeko bizarrak kentzen zaizkio. Horretarako akabera-makina du (finisajea), leuntzeko hainbat harri eta eskuila dituena.
Azkenik, osagarriak eta apaingarriak jartzen dizkio eta argizari-esku bat ematen.
Tresna ugari erabiltzen dituzte beren lanerako, baina gehienak eskuz erabiltzekoak dira. Josteko bi makina, trokelatzeko beste bi makina, akabera-tornu bat eta bestelakoren bat ere erabiltzen dituzte.
Erabiltzen dituzten eskuzko tresnen kopurua handia da. Aipatzekoak dira, besteak beste, hainbat tamaina eta formatako puska-kentzaileak, askotariko artaziak, zenbait zabaleratako “matacantos” tresna, erruletak, eztenak, kurrikak, mailuak, aliketak, orratzak eta formak eta marrazkiak grabatzeko puntzoi ugari.
Elementu suntsikorrei dagokienez: larruak, tindagaiak, argizariak, akaberak, josteko hari zihatuak, argizari naturala, errematxeak, krisketak eta mota guztietako forniturak.
