
Artisautza
Trok. Larrugintza fina: Artisauak
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Ramón Alguero de Val Bartzelonan jaio zen 1957ko irailaren 8an, eta bost anaietatik bigarrena da.
Lehen mailako ikasketak egin eta hainbat alorretan jardun ostean, soldaduska egitera joan zen eta itzultzean artisautzako zeramikaren munduan hasi zen lanean eta azoketan parte hartzen. Lacabe herrixkan bizi da, Artzibar Bailaran, Nafarroan.
Jarduera horretan urte batzuk eman ostean, larrugintzarekin partekatzen hasi zen. Horrela, pixkanaka zeramika alde batera utziz joan zen, artisau-larrugintzan eta harekin zerikusia duten lanetan erabat murgildu arte. Horretarako, beren etxea eta tailerra Aresoko Polainenea Borda baserrian, leku xarmangarri batean, jarri zuten Ramón Alguerok eta Marta Txibitek.
Honako artisau-talde hauetako kide da: Gipuzkoako Lur taldekoa eta Nafarroako Naparlurrekoa.
Eta larruaren artisautzari buruzko ikastaro batzuk eman ditu eskoletan.
TROK Ramón Alguero eta Marta Txibite Casa Polainenea Borda 31876 ARESO / NAFARROA Mugikorra: 653 74 72 60 Tel.: 948 51 05 24 Posta elektronikoa: marmotatxo@hotmail.com
