504 Zenbakia 2009-10-16 / 2009-10-23

Euskonews Gaztea

Gaiak: Gau giroa Gasteizen

MENDEBALDEA ikastetxeko lantaldea



Larunbat eta ostiral gauetan geroz eta kontrol gutxiago daukate gazteek, eta hauen artean gainera asteburuetan gatazka gehiago daudela pentsatzen dugu, alkohola eta drogak direla medio. Argazkia: theogeo

Larunbatetan eta ostiraletan Gasteizko gazteak 22:30etik aurrera festa bila ateratzen dira Alde Zaharrera. Egia esan, Alde Zaharrean giro polita eta atsegina dago hamaiketatik ordu bat eta erdiak arte. Jendeak alkohola edaten du, dantza egin, ligatu, erre, eta abar, eta maiz arrazoia gaua zoragarria izatea nahi dutela.

Horren ondorioz abentura “dibertigarri” bat sortzen da, batzuentzat kezka bat: nola ailegatu etxera. Nork ez du ondo pasatzen bi, hiru edo lau zurrutadekin? Gazteegiak direlako alkohola ez dute edozein lekutan aurkitzen eta taberna zehatz batzuetara joan behar izaten dira, horietan zorion edo zoritxarrez, zerbitzatzen zaie.. Penagarria dena gazteek gero eta gazteago edaten hastea, baita erretze zein erlazio sexualak izaten, eta hau guztia kontrolik gabe egiten duenik ere badago.

Honen bidez bere “ume izate” hori galtzen dute. Gurasoek beti nahi dute onena guretzat, bere seme–alabentzat, baina askotan ez dituzte lortzen helburu horiek. Gazte askok ez dute ikasten, nahi dutena egiten dute, eta bere gurasoek gauza hauek gertatuko ez balira bezala jokatzen dute.

Eta noiztik galdu dugu besteenganako errespetua? Gaur egun edozein tontakeriagatik bi golpe eman eta kito. Baina horrela ez dira gauzak konpontzen, izan ere, arazoak elkar joka konponduta hobeto sentituko al zara? Zorionak horrela bada. Eta ezin ukatu alkoholarekin zentzu gabeko borrokak handitzen direla gauero.

Berrietan egunero ateratzen dira borrokak, hilketak, bortxaketak eta beste, eta gainera geroz eta gehiago. Zer gertatzen ari da munduan? Ezin izango dugu etxetik atera asteburuetan zerbait gertatu ahal zaigulako?