Euskonews Gaztea
Gaiak: Betiko jolasak
MENDEBALDEA ikastetxeko lantaldea
Gaur egungo ia jolas guztiak teknologiarekin lotuta daude, baina ez da beti horrela izan: gure gurasoen zein aiton–amonen garaian ez zen horrela teknologia ez baitzuten gaurko aurreratua. Adibide ezagun batzuk emango dizkizuegu, baina ez pentsa bakarrak direnik, ez horixe! Argazkia: Ignorant Walking
Ezkutaketa Taldean jolasten da, eta oso sinplea da. Zozketa baten ondorioz ateratako pertsona batek horma baten kontra jarri eta 100era arte zenbatzen du. Zenbaketa gertatzen den bitartean, beste jokalariak ezkutatu egin behar dira. Zenbatzen bukatzen duen bezain laster beste jokalariak bilatzen hasiko beharko da. Norbait ikustean, zenbatu duen hormara joan eta ikusitako pertsonaren izena eta non dagoen esan behar du. Ezkutatzen direnen lana harrapatzaileak ikusi gabe hormara joan eta aske dagoela esatea da.
Zaku lasterketa Hainbat pertsonek hartzen dute parte jolas honetan. Benetan garrantzitsua da zaku egoki batzuk izatea. Lehenengo pausua mugak ezartzea izango da –adibidez, klarionez marraztutakoak. Ondoren lasterketako partehartzaile bakoitzak zaku bat hartu, bertan sartu eta irteera marran jartzen da. Lasterketaren hasiera jolasten ari ez den norbaitek ematen du, eta hasiera emanda, partehartzaileek saltoka joan behar dira amaieraraino. Iristen den lehena irabazlea izango da.
Txapak Jolasteko zelai bat marrazten da lehenengo eta dibertigarriagoa izateko, hobe da zelaiak bihurdurak izatea. Jolastuko dutenak hasieran jartzen dira, bakoitza bere txaparekin. Bakoitzak norbere txapa botatzen du aurreratzeko eta txapa bestea kanporatzen badu, txanda bat galtzen du azken honek, baina norberak berea kanpoan utzita, hasierara bueltatu behar du. Helmugara iristen den lehenengoak irabazten du. Argazkia: ptons_d_sucre
Aulkien jolasa Izenburuak esaten duenez, aulki batzuk behar dira honetan jolastu ahal izateko. Parte hartzaile ezberdinak behar dira eta gainera jolasetik kanpo ere pertsona bat beharko litzateke. Jolasten ari den bakoitzak hartzen du baina beti–beti j aulki kopuru baino jokalari bat gehiago egon behar da. Jolasten ez duenak abesti bat kantatzen hasten da eta abesten isiltzean gainerakoek aulki bat hartu behar dute; beti geldituko da bat norbait aulkirik gabe, eta horrek ez du jarraituko. Horrela segitu behar da bakar bat gelditu arte. Hori da irabazlea.
Itsuen erreleboak Taldeka jolasten eta noski, errelebo lasterketa da. Hasieran talde bakoitzeko pertsona bat –begiak estaliak izango ditu– korrika hasten da eta helmugara iristean, beste “itsu” bati ematen dio erreleboa, horrela taldekide guztiek bukatu arte. Zirkuitua bukatzen duen lehenak bere taldeari irabazia ematen dio.
Sagarra jaten Beharrezkoa da sagar batzuk edukitzea. Ondoren sagarrak zintzilikatu behar dira soka batekin zuhaitzeko adar edo antzerako zerbaitetatik. Sagarrari koska egitean datza jolasak, baina zailtasuna sagarra eskurik gabe hartu behar dela da, eta zintzilik dagoenez mugimenduan dago uneoro. Irabazlea sagarrari koska egiten dion aurrenekoa da.
Ziur bat edo beste ezagun egin zaizuela, utzi makinak eta animatu jolastera!