Euskonews Gaztea
Gaiak: AHT, zertarako?
MENDEBALDEA ikastetxeko lantaldea
Euskal herritarren partetik 2009an eginiko manifestazio ezberdinak kontuan hartuta, pentsatu dugu egokia izango zela jendea Abiadura Handiko Trenak sortuko dituen desabantailen jakinaren gainean egotea, eta horregatik gai honi buruz erreportaje hau eskaini nahi dizuegu, datu gutxi batzuk zuei eskainiz. AHTko lanak Aramaion. Argazkia: Mondraberri
Abiadura Handiko Trenak (AHT), Japonian du jatorria eta aurreneko desabantaila nagusiak eraikuntza kostu handiak eta horrek ingurugiroari ekartzen dizkion eragin benetan larriak dira batez ere. Euskal Herriko kasuan ere ez da atzera geratzen horretan. Trenaren ibilbideari dagokionez benetan luzea izango da, 426 kilometro hartuko baititu eta horietan soilik lau geltoki nagusi edukitzea aurreikusten dute: Donostia–Astigarraga, Iruñea–Etxebakoitz, Bilbo eta Gasteiz hain zuzen.
Proiektu honen defendatzaileek aurrerapena dela saldu nahi digute baina ez dute kontuan hartzen naturan izango duen eragina. Hego Euskal Herriko kasuari dagokionez, zifra izugarriak dira, 25.000.000 metro kubiko hondakin sortuko baititu. Noski, zaborraz gain, kutsadura edo inpaktu akustikoa handia izango da, egunez 75 tren eta 32 tren komertzial ibiltzea nahi dute interesatuek. Baina gauez ez dira geratuko eta arruntak 37 tren izango dira (250 kilometro orduko abiaduran) eta merkantziazko 16 (120 Km/o).
Noski, izugarrizko energia gastatzen duen garraiobidea da Abiadura Handiko Trena; adibide bat jartzearren, diotenez 100 kilometro egiteko beharrezkoak dira 5’8 gasolina litro.
Honi guztiari, eraikuntza kostea gehitu behar zaio, AHT inoizko azpiegiturarik garestiena bihurtuz. Aurreikusi zutenaren arabera 10.000 milioi euro bideratuko dira trenera. Zergatik ez erabili diru hori beste eginkizun sozial batzuk burutzeko?
Diru asko dirudi, ezta? Ba guztion poltsikoetatik ordainduko dugu baina honetaz dakitenek, aurreikusitako salneurri eta ibilbideak aintzat harturik, gutxik erabiliko dute tren mota hau.