501 Zenbakia 2009-09-25 / 2009-10-02

Artisautza

Txus Gruzeta. Zilarrezko artisautza: Sarrera

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

Sarrera

Ohi dugun bezala, zilarra lantzen duten eta hamarkada honetan EUSKONEWSen agertu diren artisauen zerrenda agertu behar dugu, baina oraingoan kapitulu horietan landu ditugun gaiak adierazten ditugula: Aitor Diego eta Aurkene Rementeria (EUSKONEWS, 237 zk.). Asun Esnal (EUSKONEWS, 295 zk.). Harrien eta kutunen esanahia. Juanjo Ucar (EUSKONEWS, 317 zk.). Zilarraren historia. Luis Iglesias (EUSKONEWS, 341 zk.). Nola definitu termino hauek: bitxigile, bitxi, urregile, urregintza, engastatzaile, ezarri, grabatzaile. Aitor Gisasola - KULUMA (EUSKONEWS, 475 zk.). Etnografía eta zilarrari buruzko sinesteak. Zikuñaga Armendáriz (EUSKONEWS, 481 zk.).

Bestalde, eta nola artisau bitxigile ugarik “eguzkilorea” (karduaren lorea) marrazten duten, jakinarazten dizuegu EUSKONEWSen 229 zenbakian, Roman Aduriz artisau eta zuraren zizelkariaz ari baita, gai horri buruzko artikulu bat duzuela.

Hurrena, elkarrizketa bat aurkezten dugu. Txus Gruzeta zilarraren eta harriaren artisauari egin genion, Arabako Heredia herrixkan.