501 Zenbakia 2009-09-25 / 2009-10-02

Artisautza

Txus Gruzeta. Zilarrezko artisautza: Produktuak

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

Produktuak

Brasilek garrantzi handia dauka Txusen ibilbide artistikoan harribitxien eta fosilen mailan, bere kreazioetan osagai horiek erabiltzea atsegin baitzaio artisauari, baina, nola beste teknika batzuk ere garatzen dituen, beste estilo batzuetako bitxiak ere egiten ditu, batez ere elementu sinbolikoei, eta batez ere Euskal Herrikoei, arreta berezia eskaintzen diela

Esmaltedun piezak egitea du espezialitateetako bat.

Urrea eta zilarra nahasten dituen bitxiak ere egiten ditu.

Berak sortutako eta asmatutako lanak egiten ditu normalean, baina inork eskatuta ere egiten ditu, eta, horietatik, honako hauek aipa ditzakegu: GARA egunkaria: euskal sinbologiako lau elementuko saila. Dulantziko (Araba) Udala: antzerki-jardunaldietarako garaikurrak. Leintz Gatzagako (Gipuzkoa) Museoa: horren logotipoa daukaten zintzilikarioak. Legazpiko (Gipuzkoa) Lenbur Fundazioa: haren logotipoa eta Mirandaolako Gurutzea daukaten zenbait bitxi. Eskoriatzako (Gipuzkoa) Udala: jatorri zeltako edo Astrokiko urrezko gopor ospetsuak irudikatzen dituzten garaikur eta bitxiak. Kunka Antzerki Taldea: haren logotipoa daukaten zilarrezko paparrekoak (orratzak). Etab.

Artisautza-azoketan saltzen ditu bere produktuak, nagusiki Euskal Herrian, eta zuzenean lantegira etortzen zaizkion partikularrei.

Kanpoko azoka ugaritan izan da halaber: Bartzelonan, Burgosen eta, are, Kanariar Uharteetan.