
Artisautza
Txus Gruzeta. Zilarrezko artisautza: Artisaua
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Jesus Gruzeta Otaduy, Txus adiskideentzat, Arrasaten (Gipuzkoa) jaio zen, 1961eko urtarrilaren 14an. Derrigorrezko ikasketak egin ondoren, 20 urterekin mundua ikustera joan zen. Zenbait urte eman zituen Hego Amerikan zehar ibiltzen, eta beira-alezko bitxiak egiteko hainbat forma ezagutu. Brasilen, zehazki Ouro Preton, jarri zen harremanetan mehatze-lurralde horretako (Minas Gerais) bitxigintza berezia (harria eta zilarra) lantzen duten artisauekin. Artisautza horren teknikak ikasi zituen han, eta gemologiako ikasketak egin, halaber.
1990ean, bere herrira itzuli zen, eta zilarrezko bitxiak egiteko lantegitxo bat muntatu zuen.
Bere lanbidean sakontzen jarraitu zuen, Bartzelonan egindako ikastaro batzuetan: argizariak modelatzea eta bitxigintzako diseinu baten irudikapena.
2005ean, Heredia-Barrundiara joan zen bizitzera.
Txus Gruzeta– Zilarrezko bitxiak HEREDIA / ARABA Tef. 617 91 12 43 Mail: txus.gruzeta@gmail.com Web: www.arbaso.com
