
Artisautza
Ikusgarri. Tailaketa motozerrarekin: Prozesua
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Mendian mozten du egurra zuzenean. Zuhaitz motaren arabera, aro ezberdinean mozten du. Adibidez:
· Pinua, haritza eta gaztainondoa: azaroko ilbeheran. · Pagoa: abuztuko ilberrian.
Planorik gabe lan egiten dute. Buruan duen ideia enborrera eramaten du, lan egin ahala. Lanerako 3 motozerra ezberdin erabiltzen dituzte, lantza tamaina ezberdinetakoak.
Egur berdetan lan egiten du, gero zartatu ez dadin, eta, zura heldugabe dagoenez, diametroaren luzeran zatitzen du. Kontuan izan behar da zura bizirik dagoela eta tenperatura eta hezetasunarekin aldatzen dela. Luisek azaldu digu, tailerra isiltasunean dagoenean, batzuetan, enborren bat irekitzen dela entzuten duela. Behin, aulki batek zartadura bat zuela ikusi izan zuen. Egun batzuk geroago, konpontzera joan eta itxita zegoen, eta ezin izan zuen irekidura aurkitu.
Lana etxean egiten duenean, gubia eta hargin-mailuarekin amaitzen du, eta, gero, lixatu eta bernizatzen du. Ez ordea herrietako erakusketetan egiten dituen piezetan.
Motozerrari txapelketa askotan parte hartu du. Iaz, Berastegin, beste 7 artisaurekin lehiatu zen, hainbat lekutatik etorritakoak: Soria, Huesca, Burgos, Bizkaia...
Lehiaketarik ospetsuena Katalunian egiten da, Vic-en, eta Conservas Tarradellas enpresak babesten du. Txapelketa horretara, 25 artisau ere joan izan dira, beren motozerrekin. Epaimahai bat dago eta originaltasuna, lanaren kalitatea, etab. saritzen ditu.
