
Artisautza
Ikusgarri. Tailaketa motozerrarekin: Produktuak
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Gaztetatik atsegin izan ditu zura eta zurgintza.
2000. urtean, Berastegiko plazan motozerrarekin duen trebezia erakustera animatu zen, eta zurezko figurak egin zituen. Orduz geroztik inguruko udalek deitu diote, erakusketa herriko jaietan egiteko. Horrela, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako herrietan izan da, baita Katalunian, Gaztela-Mantxan eta beste batzuetan ere, hala nola, Andorran. Luisek dio guztira 500 herritan baino gehiagotan lan egin duela. San Isidroko jaietan (maiatzaren 15ean) hasi ohi dira, baina “hilabeterik gogorrenak uztaila, abuztua eta iraila dira”. Emanaldiak ordubete irauten du gutxi gorabehera.
Bestalde, udalek txartelak saldu ohi dituzte, egindako figurak zozketatzeko. Horrela, batzuetan, emanaldia finantzatzeko adina irabazten dute.
Urte hauetan zehar, Xabier Atxukarro ilobaren laguntza izan du, Berastegin jaiotakoa hori ere (1972).
Xabierrek baserri altzariak ere ekoizten ditu.
Luisen hitzetan, enbor batekin egin daitekeen guztia posible da. Bada, honako hauek egiten ditu:
- Figurak:
Lanbideak: ikazkina, artzaina, ehiztaria, aizkolaria, nekazaria, etab.
Animaliak: astoak, zaldiak, txakurrak, katuak, azeriak, saioak, ontzak, etab.
- Altzariak: mahaiak, aulkiak, loreontzietarako euskarriak, armairutxoak, etab.
- Tailu abstraktuak: enborraren forma naturalak erabilita.
Produktuen erakusketa zabala dauka tailerrean, eta artikuluak enkarguz ere egiten ditu. Esaterako, duela gutxi zurezko sari bat egin zuen: golf makil baten burdinazko euskarria, pilota eta zuloa oinetan.
Halaber, 2006an, bikarioak aginduta, Berastegiko kaperaren aldarea egin zuen.
Gaur egun, beraren produktuak lorategi, sagardotegi, taberna eta besta hamaika lekutan ikus daitezke.
