
Artisautza
Ikusgarri. Tailaketa motozerrarekin: Artisaua
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Luis Eraso Otxandorena, Berastegiko Etxe-berrin jaio zen (Gipuzkoan), 1955eko ekainaren 21ean. Lehen mailako ikasketak egin ostean, Belauntzako galdaragintza tailer batean hasi zen lanean, eta sei urte eman zituen bertan. Hortik, Tolosako antzeko enpresa batera joan zen, eta beste 4 urtez aritu zen han, enpresak itxi zuen arte. Gero, lau urtez, mendian egurra mozten lan egin zuen, eta motozerrarekin eta aizkorarekin lan egitera ohitu zen. Jarduera gogor hori utzi eta 20 urtez Billabonako Arte Grafikoetako enpresa batean aritu zen; baina, 2002an, hiru urteko eszedentzia hartu eta ez zen berriz itzuli.
1977an, Marisol Atxukarrorekin ezkondu zen, eta bi seme-alaba izan dituzte: Alberto (1979an jaioa) eta Mirari (1981). Biak ezkonduta daude eta aurki aitona egingo dute Luis.
IKUSGARRI LUIS ERASO OTXANDORENA Etxe-berri etxea 20492 BERASTEGI Telefonoa: 943 68 33 33 Posta elek.: l.eraso@yahoo.es Web: www.ikusgarri.com
