494 Zenbakia 2009-07-10 / 2009-07-17

Efemerideak

Efemeridea. Serafin Baroja 1912ko uztailaren 16an hil zen Berako herrian



Serafin Baroja.

Euskal idazle gipuzkoarra (Donostia, 1840 - Bera, 1912), Pio eta Ricardoren aita. Ikasketaz meatzetako injineru zen eta lanbideak toki batetik bestera eraman zituen bera eta familia. Liberal etsia izaki, karlisten aurkako kantak idatzi zituen, Manterolaren Cancionero Vasco bilduman jasoak. Gaciguezac olerki-bilduma kaleratu (1875) eta J.A. Santesteban-en musikaz Pudente lehen euskal opera ondu zuen (1878). Lutxi operaren letra, Amairu damacho zartzuela, Hirni, ama alabak drama eta Santo Tomaseko feriya eta Asto Contuac lanak ere idatzi zituen. Urumea eta Bai jauna, bai egunkariak sortu eta Iruñeko Euskara aldizkarian parte hartu zuen. Umorea da Serafin Barojaren lanaren ezaugarri nagusia; Donostian “a” letrari buruz pare bat orduko hitzaldi umoretsua eman zuen.