493 Zenbakia 2009-07-03 / 2009-07-10

Efemerideak

Efemeridea. Jose Antonio Loidi Bizkarrondo, farmazilari eta ideazlea, 1999ko uztailaren 9an hil zen



Jose Antonio Loidi Bizkarrondo.

Euskal idazle gipuzkoarra (Errenteria, 1916). Farmaziako ikasketak egin eta Irunen botikari-plaza lortu zuen (1943). Gipuzkoako Botikari Elkargo Ofizialeko lanetan kolaboratu zuen eta Gipuzkoako Cooperativa Farmacéutica elkarteko sortzaileetakoa izan zen. Farmazia eta hidrologiako ikerketa ugari egin eta Farmaziaren inguruko hitzaldi eta mintegietan parte hartu zuen. Euskal literatur eta zientzi aldizkarietako kolaboratzailea ere izan zen. Bestalde, euskaraz idatzitako lehen polizi nobelaren egilea da: Amabost egun Urgain’en (1955), euskara aberats eta ulerterrazean moldatua. Harrera ona izan zuen eta hainbat aldiz berrargitaratu da geroztik; katalanera itzulia izan zen. Euskaltzain urgazlea da.