492 Zenbakia 2009-06-26 / 2009-07-03

Euskobooks

Aipamena. E.L.B.: Ipar Euskal Herriko laborarien oihartzuna

Egileak: Martine Sistiague, ELBko kideak Argitaletxea: Gatuzain Orrialde kopurua: 262 ISBN: 2-913842-01-1 Ezaugarriak: Badu hogoi urte laborari multxo batek, beren eskubideak defenditu eta etxaldeen geroa segurtatzeko, sindikatu baten muntatzea erabaki zutela. Konpetibitatearen haizeak gogor jotzen duen lurretan, ELBk elkarlanaren bidea jorratu du urtez urte, eta emaitzak begibistakoak dira. Zer litzateke gaur egun barnekaldea ihardoki duten ehundaka gizon eta emazte horiek gabe ? Zer pairatuko luke lekuko ondareak, jende xumeen duintasunak, euskal konzientziak ? Liburu honek historia hau hurbiletik ezagutzeko parada emaiten dizu.