
Artisautza
Maider Telletxea. Larrukigintza: Artisaua
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Gure artisaua Donostian jaio zen 1974ko ekainaren 4an. Jaioterriko Jakintza ikastetxean ikasketak burutu ondoren Pontevedrara joan zen. Bertan Arte Ederrak ikasi zituen eta Arkeologiako ikastaroak egin zituen.
Pontevedran izan zenean larrua lantzen zuten artisauekin sartu zen harremanetan, larrukigintza zaletasun zuelako. Garai hartan haien teknikak eta prozedurak ikasi zituen.
Donostiako Aranzadi Zientzia Elkarteko Arkeologia saileko kide aktiboa zen eta horri ezker hainbat marrazki arkeologiko egiten ditu proiektu ezberdinetarako. Debako Praileaitz aztarnategirako lan egiten du Xavier Peñalverren gidaritzapean.
2000. urtean larrua lantzeko artisautza-lantegi txikia jarri zuen abian Donostian. Lan hori eta beste batzuk uztartzen ditu gaur egun: bere lantegian larrukigintza-teknikei buruzko ikastaroak eskaintzen ditu eta Zarauzko Institutuan plastikako eskolak ematen dizkie 13 eta 15 urte bitarteko neska-mutilei.
LUR artisauen elkarteko kide da.
Maider Telletxea Artzamendi C / Santuene, 7 bajo.iz. USURBIL www.larruzlanak.com maider@larruzlanak.com
