Euskonews Gaztea
Gaiak: Karrikaluze martxoan
KARRIKALUZE Euskaldunon Elkartea
Elkartearen izena: Karrikaluze Euskaldunon Elkartea Egoitza: Ribed pareka 1, behea Herria: Atarrabia P.K. 31610 Lurraldea: Nafarroa Posta elektronikoa: karrikaluze@topagunea.com eta aisia@karrikaluze.org Telefono zenbakia: 948 35 57 39 Web orria: www.karrikaluze.org Martxoko ekitaldiak
Karrikaluze Elkarteak martxorako hainbat ekitaldi prestatu ditu. Etxeko gazteenentzat, esaterako, Paz de Ziganda Ikastolarekin batera magia ikuskizuna antolatu du. Martxoaren 5ean izango da emanaldia -osteguna- arratsaldeko 17:30etan ikastolan bertan. Txan Magoa izango da neska-mutikoen gozagarri.
Martxoaren 27an berriz, film laburren emanaldia egigon da Atarrabiako Gune Eszenikoan. Pantailaratuko diren lanak Topagunea Euskara Elkarteen Federazioaren ekimenez sortutakoak dira.