
Artisautza
Alberto Saavedra. Eskultorea: Artisaua
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Gure artista Donostian jaio zen, 1951ko urriaren 6an. Bost anaia-arreba dira eta bera bigarrena da. Gurasoak Alberto eta Concepcion ditu. Aita automobil-elektrikaria zen.
Alberto, Aldo lagunentzat, aita jesuitarren San Inazio ikastetxeko ikaslea izan zen. Handik gerora, elektrizitatea, dekorazioa eta delineazioa ikasi zituen. Madrilgo arkitektu baten laguntzaile ere ibili zen. 1977an Donostiara itzuli zen eta KILI-KOLO tailer-denda ireki zuen, artisautzakoa. Antzerkigintza gustuko zuelako eta artisau abila zelako, eszenografiak, irudiak, txotxongiloak... egiteko enkarguak izan zituen.
1987tik eszenografiak, txotxongiloak eta era guztietako irudiak egiten ditu museo, denda, azoka eta erakusketetarako.
Eskultura-eskolak eman izan ditu Frantzian eta Italian.
Seme bakarra du, Juan Carlos Saavedra, eta baita 3 urteko biloba polita ere, Irati.
Alberto Saavedra Maestro Tailerra: Armenon-Ville Martutene auzoa DONOSTIA Posta elektronikoa: aldosada@hotmail.com
