Egilea: Kepa Korta (Zuz.) Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 154 ISSN: 1577-9424 Ezaugarriak: Gogoa, Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazio eta Ekintzari buruzko aldizkaria da, euskaraz, urtean bitan argitaratuko dena. Gogoak diziplinarteko izaera du: Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazio eta Ekintzari buruzko ikerkuntza bultzatzen du, bereziki logika, matematika, hizkuntzalaritza, psikologia, filosofia, informatika eta adimen artifizialetik datozen teoria eta metodoak bat ekartzen saiatuz. Gogoak, beraz, filosofo, logikari, hizkuntzalari, psikologo, matematikari, adimen artifizialeko aditu eta ezagutzari buruzko teoriagile sozialen lanak jasoko ditu. Ez dago beste modurik diziplina anitzeko adituen elkarlana baizik Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazioa eta Ekintza behar bezala aztertzeko. GOGOA VII-2 2007ko urria: AURKEZPENA: Zuzendariak. ITZULPENA – Pierre Bourdieu: Iritzi publikoa ez da existitzen. ZABAL-ZEHATZ BEGIRATUZ – Pello Huizi: Pentsamenduaren psikologia. ARTIKULUAK – Esteban Antxustegi eta Cristina Lasa: Jean-Jacques Rousseau: Bihotzaren mintzoa. – Larraitz Zubeldia eta Kepa Korta: «Omen»ek esan nahi omen duenaz. LIBURUEN KRITIKAK – Alain Ulazia: David Hilbert and the Axiomatization of Physics (1898-1918) (Leo Corry). – Joana Garmendia: Empty names, fiction and the puzzles of non-existence (Anthony Everett & Thomas Hofweber, arg.). – Jesús Mari Larrazabal: Linguistic Turns in Modern Philosophy (Michael Losonsky). AURKEZPEN LABURRAK. BERRIAK – Mixel Aurnague: Carlota Smithen oroimenez. KONGRESU, JARDUNALDI ETA IKASTAROAK
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.