465 Zenbakia 2008-12-12 / 2008-12-19

Euskobooks

Aipamena. Hiri-hazkunde motak

Egilea: Manuel de Solà-Morales i Rubió Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 204 ISBN: 978-84-9860-138-1 Ezaugarriak: Bartzelonako Goi Mailako Arkitektura Eskola Teknikoko (ETSABeko) Hirigintza eta Lurralde Antolamendu Sailari atxikitako ikerketa-zentroa da Bartzelonako Hirigintza Laborategia (Laboratori d’Urbanisme). 1968an sortu zen, eta Manuel de Solà-Morales irakasleak zuzentzen du. Hirigintza Saileko hainbat irakaslek parte hartu du laborategian, eta, lan batzuetan, kanpoko irakasleek ere bai. Hauek dira laborategian lantzen diren gai nagusiak: hiri-hazkunde motak eta hiri-morfologia motak; Bartzelonaren XX. mendeko garapena; hirigintzaren irakaskuntza mundu osoan; hiri-proiektuen teoria eta praktika; UR: Urbanismo Revista argitaratzea 1985az geroztik, eta hirietako hirigintzari buruzko masterrak (1991-1995). Hirigintza I irakasgaiko Hiri-hazkunde motak ikastaroaren programa, 1971-1972 ikasturtean landu zen lehenengoz, eta hiria aztertzeko ikuspegi berria eta berariazko estiloa planteatu zituen. Programaren arabera, teoriaren funtsezko osagaiak dira hiriko forma fisikoen arteko erlazioen azterketa, forma horien gizarte- eta ekonomia-edukien eragina, hiri-elementuen azterketa (elementu horiek forma unitate gisa hartuta: eraikin tipoak, partzelak, kaleak eta azpiegiturak), jarduketa-mekanismoak, eraikuntza, jabetza, erabilera eta eraldaketa denboran zehar. Proiektatutako hiri-formen teoria da, eta horren arabera, hazkunde motak dira hiriaren osaera ulertzeko ardatz nagusiak. Gaztelaniazko edizioan garaiko ikerketa-lanak laburbiltzen zituzten idazlan batzuk erantsi ziren, jatorrizko liburuko edukia osatzeko. Bertsio zabaldu honek (1993an katalanez argitaratu zen, 1997an gaztelaniaz eta orain euskaraz) ideia, gai eta erreferentzia sorta bat eskaintzen du, eta agerian uzten du ikastaro hau izan dela urte horietan guztietan Hirigintza Laborategian egin diren ikerketalan askoren oinarria.