464 Zenbakia 2008-12-05 / 2008-12-12

Euskobooks

Aipamena. Ekinean mugikortasun iraunkorraren bidean. Mugikortasunaren aldeko 250 ekintza euskal udalerrietan

Egileak: Hainbat Argitaratzailea: IHOBE Orrialde kopurua: 48 Ezaugarriak: Euskal Autonomia Erkidegoaren hazkunde ekonomikoa lotuta egon da, hamarkada askoan, garraioaren hazkundearekin eta ingurumenean eta osasunean alboko eragin negatiboekin sentsibilitate gutxi duen lurralde-ereduarekin. Gaur egun ditugun mugikortasun-ohiturak hobetu daitezke iraunkortasunaren ikuspuntutik; automobila gehiegi erabiltzen da, eta hori da, hain zuzen ere, gure herri eta hirietako ingurumen-degradazioa eragiten duen faktore nagusietako bat. 2002-2020ko Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategiaren lehentasuna da lurralde-oreka lortzea eta mugikortasun iraunkorraren bidean aurrera egitea, eta bai halaber klima-aldaketaren eragina mugatzea ere. Azken urteetan, euskal udalerriek hainbat jarduera egin dituzte motorrik gabeko garraiobideak ahalbidetzeko eta motordun garraiobideen erabilpen arrazionala bultzatzeko; horretarako, udalerriaren erakargarritasuna eta biztanleen bizi-kalitatea areagotu dituzte, eta poluzioa, zarata edo bide publikoko arriskuaren murrizpen garrantzitzu bat lortuz. Gainera, hainbat udalerrik gauzatutako Mugikortasun Iraunkorreko udal-planak funtsezko tresna dira neurri horiek planifikatzeko eta ezartzeko. Horrenbestez, egungo mugikortasun-moduak eredu iraunkorragoetara zuzentzea ez da udalerrien lana soilik. Ezinbestekoa da Administrazioaren parte-hartzea —maila guztietan— eta, hein haundi batean, gizartearen, hiritarren eta elkarteen laguntza trinko batekin. Funtsezkoa da eragile eta instituzio-maila guztiek ingurumena errespetatuko duen mugikortasun-eredu bat bultzatzea. Euskal Administrazio Publikotik jarduera ugariri ekin behar zaie eta alderdi horien inguruan herritarrak kontzientziatzea bultzatu behar da.